| Hiztegia- Diccionario IV |
|
| Dakar - Contactos |
| Ane Albizu Landa-k idatzia |
| Osteguna, 2008(e)ko DECEMBER(r)en 18-(e)an 17:05etan |
|
Txapela buruan, ta ibili munduan- esaera zaharra Bueno, bueno, bueno, bihar JetLagBio08a hasten dela! Ziur Chill out ala Kantina gunetan (gure 5 hirietako menuak 4 eurotan, merke-merke) lagun barriak egin gura dituzula. Bada garaia, beraz, zure wolofari bultzadatxua emoteko, igual zure bihotzeko senegaldarra topatzen duzu eta badaezpada... Lek ak diame- "on egin" da woloferaz.
Eguazten gabean Hika Ateneon egin genuen afaria jaialdiaren saltsan murgilduta gaudenok eta residentzia egitera datozen Rawan mutikoa, Accrorollerak eta Deep- Mizerables Graff.
Ze dibertigarria den gauzak buruan eroatea (txapel gorria, zapi pirata,...), baten batek esaten zuen bezela "buruan ditudan txoriei ihes egiten ez ixteko", akaso. Ta hortxe ibili ginen Rawanen biserarekin hip hoperoarena egiten. Oker eta Bizargorrik eta Ekaitz Shanghaik be flow dute! Gogoratu gure etorri barrien datak: - Rawan: Barikuan (12etan), astelehenean (7etan) eta martitzenean (1ean) bakarka eta martitzenean (7etan)bideokonferentzian bere taldearekin. - Accrorollers: egunero (5etan) erakustaldia, aktibitateak Street Art guenan eta martitzenean (6.15ean) moda patinetan. Eta sorpresatxua dute Arenalean santotomasetan taloa jaten trankil-trankil zaudetenontzako, txan ta ta txan..... - Deepek dagoeneko margotu du Itsas Museotik aurrera doan Olabeagako horma eta Street Arteko atzeko pareta.
|