| bang bang akabu bako dantza |
|
| Dakar - Multimedia |
| Ane Albizu Landa-k idatzia |
| Asteartea, 2008(e)ko DECEMBER(r)en 16-(e)an 15:33etan |
|
Hoberena zera da: bizitzatik festa batetik bezela urtetea: ez egarriz ezta edanda be- Aristoteles Gauza da jende askori festak berak "mozkortzen" gaituela (adibidez bart, astelehen buruzuri batean -Nrtzek pintxatutako musikarekin). Gustuko dantzan ibilteak txolintzen gaitu zeozelan. Erritmoak bahituta, ezin burua garbi mantendu. Eta erritmo hori perkusio senegaldarrak markatzen badu ya... zelako zorabio zoroa! Horixe behintzat N´Diakhass Rythm, Mbaye & Cía-ren taldea, ikusi dudanean sentitu dudana. Hernani kaleko lokal batean entseatzen dute, senegaldarrak alkartzen diren bazarretik gora dagoena, leku txikia baina Afrikako kolore argiez apaindu dutena. Lau lagunek musika frenetikoa jotzen duten bitartean, taldeko gainontzeko partaideek Mbaye jarraitzen dute, lehenengo beroketa ariketetan eta koreografia trepidanteetan ondoren.
(Ez, Ana gure printzesa ez da agertzen, berandu ailegatu zen bideorako...) Dakartar erara, jakiña: ortozik.Haitzetan lainoen artean ortozik jaku ibilten. Ei compañero, ta gura duzu djembea jotzen doan ikasi? Ba, JetLagBio08n hurrengo martitzenean, abenduak 23, perkutsio klasea dugu 12etatik hasita, segi inskripzioa betetzera! |