|
Jai batzuk gurearen antzekoak edo berdinak dira, kultura konparaketa egiteko oso komeniogarria izango litzateke jai egun komunetan Shangaira joatea gure ospakizunekin alderatzeko. Hona hemen ospakizunik esanguratsuenak: Urte barriaren oporrak: Jai nazionala hiri osoan. Urtarrilak 1-2 - Urteurrena ospatzen da, baina ez dauka kristautasunagaz edo erlijioagaz zerikusi handirik. Jaia egiteko aukera bat da, su hartifizialak eta petardoak kilotan botatzeko aukera ezinhobea!! Txinatar urte barria: - Urtarrila eta Otsaila. Hiri osoan. Aurten Herensugue gorriarena ala saguzaharraren urtea izango da? Lehenengo bi hilabete hauetan festa asko ospatu egiten dira!! Te kulturaren jaialdi internazionala: - Apirilean, hiriko gune batzuetan, dastamenak egiteko aukera bat. Neretzat ur zikina da, baina gustoko daunak, har dezala!! Shangaiko musika jaialdia: - Hiriko “sala” batzutan. Ez dago momentu zehatz bat urtean zehar. Lanaren egun internazionala: - Maiatzak bat, hiri osoan Musika jaialdi internazionala: - Ekaina, sala batzutan Partidu Komunistaren jaialdia: - Uztailaren 1, hiri osoan. Aurreko gobernua amaitutzat ematen da, baina jaiak hotze darrai!! Shangaiko turismoaren jaialdia: - Iraila, hiri osoan, oso interesgarria, toki batzuk merkeagoak baitira, baina beste alde batetik, gu bezalako jende gehiegi biltzen da hirian!! Txinako Grand prixa: - Irailam Jiading zirkuitoan. Arteetako jaialdi internazionala: - Urrian, areto batzutan Jai nazionaleko eguna: - Urriaren bata. Shangaiko maratoia: - Hirigunetik, Azaroan. Prestatu egiten da ibilbide berezi bat. Hiria ain handia izanda, ez dago arazorik, 42 kilometro egiteko ez da zertan atera behar hirigunetik, ia ia!! Hemen txinatar urte berria ospatzen otsailean:   |