Argazkiak

www.flickr.com
Elementos de Jet Lag BIO Jet Lag BIO

Perfil de Facebook de Jet Lag Bio

Bilbao


Medellín



Berlín



Dakar



San Francisco



Shanghai


Sindikazioa

Feed Artikuluak
Dakar
marinelarena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Itinerarios
Ane Albizu Landa-k idatzia   
Osteguna, 2009(e)ko JANUARY(r)en 01-(e)an 00:00etan

Itsas bareek ez dute marinel trebeak emoten- afrikar esaera

Oker eta Bizargorri, gure bi lego piratak, badoaz "gure txalupa"n abentura barrien bila, libre!

Ikusi arte, maltzurrori!

 

                                                         

   Olabeagako graffitiak                       

          

 

Marinela,
hago uhinetan
ene ametsetan 
(Benitto 9)

 


                              

 

 
Malenkonia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Mapa de pequeñas diferencias
Ane Albizu Landa-k idatzia   
Igandea, 2008(e)ko DECEMBER(r)en 28-(e)an 00:00etan

Malenkonia triste egotearen zoriona da- Vicor Hugo

Holango sentsaziñoa sumatzen dut neuk JetLagBio08ko resakarekin. Aldi berean triste eta pozik.

Badakizu kalamidadea naizela mobilarekin. Atzo egun osoan amatatuta eta gaur piztu dudanean zera nuen: 00221 aurrezenbakiko 3 dei-galdu! Burura etorri zaidan lehenengo gauza: nire dakartarrak!! Etxera bueltan eta nirekin akordatu direla! Nik be jende askorekin akordatzen naiz:

Eskerrik asko: gurasoak, Mikeltxu, Xabitxu eta Livi Barnatik irakurtzeagaitik, Arantzi, Iratxe, nire kuadrilla, Hady eta Musa, Olano (euren telefonoagaitik), blogkideak: Elena 2.0 eta "Indiana" Urrutia (paisak), Nerea, Oihane eta beste Elena (San Francisco), Amaia eta Dani (Berlin), Ekaitz eta Jorge (Shanghai), eta bereziki motxiladun mutila Javi Nevado (Dakar), Nico (quiero una chilaba como la tuya), ilargibetea eta ardaoa inspirazioagaitik, Baba, Mariane Coréa (mon collier à cauris, ton collier à eukaliptus), Ibousene (c´ètait toi l´appelle en absence!), Eli (l´année prochain examen de basque, courage!) eta beste Accrorollersak (vous me manquez), Rawan, Deep Mizerables Graff (merci pour le T- shirt), Marijai (geu barran, zelan ez), Bea eta Ainara, Nago (bidailagun aparta izateagaitik), Ainhoa eta pisukide Larraitz, Gatibu (bizitzaren kasualidadie), Anartz (Garan barria kalzadorearekin sartzearren eta JetLagBio08 poltsoa elegante luzitzearren), Gontzal (Mondraberrin), Bidebarrietakoak, Jon Ander eta Galder.net, Toño Garaizar eta bere emazte maja, Isidro (por la paciencia con esta ordenatalfabeta), Hassan, Eider, Iñigo, Urgaitz, Jon patinadore eta EDE Fundaziokoak, bereziki Txema eta Romina (grandes conversaciones por email), Xabi, Yoli eta beste txaleko horidunak, Mohamed soinu, Jokin Urdu argazkiengaitik, Cheikh eta Bada, Mbaye (por las clases magistrales y el maffé), Ana printzesa (te debo un bissap), Mamadou, N´Diakhass Rythm, Awadi eta bere bateriajole begiurdina, Bruskobreaks nadadora, txabaleria skater guztia, Jon Radiation linkagaitik, Ibon Gerni, Fluor eta Puzzle, Aritz rapao eta Iñigo lagune, Itzi UPV eta beste opositore finak, Mari Jose, Karmele, Pedro Ormazabal eta produkzioko neska polittak, 4Barras, prentsaurrekoko kazetariak, Ali Hernani 8 kafeagaitik, Asi Abio (etxera agertzearren), Oker eta Bizargorri, Txus Kalao (colores calientes por muchos años), Douts Ndoye, Iñaki Azkarraga (22 beharrean, 27 urte ditudan arren), plagiatu ditudan letren egileak, Ainhize eta Oiakue (guapa 7kan be), Ibon, Leire San Millán, Lezaun eta Itxaso Facebooka astintzeagaitik, Ander diplomatiko, Pottoki (lasai), Harresian zulo, Gabri, Fernan eta Koldo, 4 finlandiarrak, barrako mutil katxarroak, mexikanoa, Borja Ainararen nobioa eta lagune, gezi urdina, Iker katu eta Aritza (kameragaitik), 3000, Keltse eta Astrid nabea topatu zenutelako, Dresi aukera emoteagaitik eta ezagutzen ez zaitudan irakurleri. Natalerentzako.

Garrantzitsuena pertsonak direlako, arpegien argazkiak aukeratu ditut post honetarako:

Don´t shoot the blogger...

 
Hiztegia- Diccionario IV PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Contactos
Ane Albizu Landa-k idatzia   
Osteguna, 2008(e)ko DECEMBER(r)en 18-(e)an 17:05etan

Txapela buruan, ta ibili munduan- esaera zaharra

Bueno, bueno, bueno, bihar JetLagBio08a hasten dela! Ziur Chill out ala Kantina gunetan (gure 5 hirietako menuak 4 eurotan, merke-merke) lagun barriak egin gura dituzula. Bada garaia, beraz, zure wolofari bultzadatxua emoteko, igual zure bihotzeko senegaldarra topatzen duzu eta badaezpada...

Lek ak diame- "on egin" da woloferaz. 

Eguazten gabean Hika Ateneon egin genuen afaria jaialdiaren saltsan murgilduta gaudenok eta residentzia egitera datozen Rawan mutikoa, Accrorollerak eta Deep- Mizerables Graff.

Ze dibertigarria den gauzak buruan eroatea (txapel gorria, zapi pirata,...), baten batek esaten zuen bezela "buruan ditudan txoriei ihes egiten ez ixteko", akaso. Ta hortxe ibili ginen Rawanen biserarekin hip hoperoarena egiten. Oker eta Bizargorrik eta Ekaitz Shanghaik be flow dute!

Gogoratu gure etorri barrien datak:

- Rawan: Barikuan (12etan), astelehenean (7etan) eta martitzenean (1ean) bakarka eta martitzenean (7etan)bideokonferentzian bere taldearekin.

- Accrorollers: egunero (5etan) erakustaldia, aktibitateak Street Art guenan eta martitzenean (6.15ean) moda patinetan. Eta sorpresatxua dute Arenalean santotomasetan taloa jaten trankil-trankil zaudetenontzako, txan ta ta txan.....

- Deepek dagoeneko margotu du Itsas Museotik aurrera doan Olabeagako horma eta Street Arteko atzeko pareta.

 

 

 
bang bang akabu bako dantza PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Multimedia
Ane Albizu Landa-k idatzia   
Asteartea, 2008(e)ko DECEMBER(r)en 16-(e)an 15:33etan

Hoberena zera da: bizitzatik festa batetik bezela urtetea: ez egarriz ezta edanda be- Aristoteles

Gauza da jende askori festak berak "mozkortzen" gaituela (adibidez bart, astelehen buruzuri batean -Nrtzek pintxatutako musikarekin). Gustuko dantzan ibilteak txolintzen gaitu zeozelan. Erritmoak bahituta, ezin burua garbi mantendu. Eta erritmo hori perkusio senegaldarrak markatzen badu ya... zelako zorabio zoroa!

Horixe behintzat N´Diakhass Rythm, Mbaye & Cía-ren taldea, ikusi dudanean sentitu dudana. Hernani kaleko lokal batean entseatzen dute, senegaldarrak alkartzen diren bazarretik gora dagoena, leku txikia baina Afrikako kolore argiez apaindu dutena. Lau lagunek musika frenetikoa jotzen duten bitartean, taldeko gainontzeko partaideek Mbaye jarraitzen dute, lehenengo beroketa ariketetan eta koreografia trepidanteetan ondoren. 

Mbayek dantzaren amaiera zuzena begiztatzen du

 

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

(Ez, Ana gure printzesa ez da agertzen, berandu ailegatu zen bideorako...)

Dakartar erara, jakiña: ortozik.Haitzetan lainoen artean ortozik jaku ibilten.

Ei compañero, ta gura duzu djembea jotzen doan ikasi? Ba, JetLagBio08n hurrengo martitzenean, abenduak 23, perkutsio klasea dugu 12etatik hasita, segi inskripzioa betetzera!

 
ONGI ETORRI DAKAR PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Curiosidades
Javi Nevado-k idatzia   
Astelehena, 2008(e)ko DECEMBER(r)en 15-(e)an 12:47etan

                     nico

La delegación de Dakar ya ha llegado a Bilbao. Accro Roller, Mizerables Graff y Rawan aterrizan en el festival.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 18

Bilbao Gazte Sarea / Oficina de Información Juvenil: 94 420 44 88