Argazkiak

www.flickr.com
Elementos de Jet Lag BIO Jet Lag BIO

Perfil de Facebook de Jet Lag Bio

Bilbao


Medellín



Berlín



Dakar



San Francisco



Shanghai


San Francisco - Mapa de pequeñas diferencias
...bidaia... PDF fitxategia Inprimatu E-posta
San Francisco - Mapa de pequeñas diferencias
amilduz-k idatzia   
Asteartea, 2008(e)ko JUNE(r)en 17-(e)an 11:01etan

bote en la playa

 

           Bidaiatzea lekuz mugitzea baino zeozer gehiago da, leku batetik bestera joatea baino zeozer gehiago,..Ez da soilik zapore berri eta desberdinak dastatzea , ezta inoiz ikusitako paisaiak begiratzea,...Zentsumenetatik aparte bestelako elementuak sartzen dira nik "bidaiatzeaz" ulertzen dudan horretan.

            Buruan nolabaiteko "klik" bat sortarazten denean konturatzen zara zer den bidaiatzea. Bizitatzen duzun herria ezagutzen duzunean, sakonki, benetan ezagutu eta ulertzen duzunean bere kontestu eta testuinguruan. Hango norbaitekin hitzegiten duzunean eta bere hitzak ulertu baino, hitzek dakarten esanahi sakon hura jasotzen duzunean. Bidai horren ostean zure bizitza edo zure bizitza ulertzeko era aldatzen denean. Zu zure barnean berdin sentitzen ez zarenean. Zeozer utzi duzulako han, zure izatearen zati bat; baina zure "izate" hori ere berreraiki duzunean. Berreraikitze hori gertatzen denean sentitzen zara bidaiari ( eta ez turista ).

            "Turista" niretzat karga ideologiko bat darama atxikita, sinbologia zehatza,...Bidaiatzean gainazalean geratzen dena, ez duena sakontzen ( edo are gehiago, sakondu nahi ez duena edota ezer sakontzerik ez dagoela uste duena,...)...azken finean "klik" hori izaten ez duena.

             Argi esan beharra dago ere, buruaren irauli hori sarri ez dela bakarrik etortzen eta bere bila joan behar dela. Ez bilatu fisikoki baizik eta jendearekin hitzegiten, bizitza ulertzeko ikuspegi desberdinak entzun eta ulertu, barneratu,...Barnetik etengabe galderak eta jakinahi amaigabezina irtetzen zaizu ulertzen ari zaren errealitate berri hori askoz hobeto sakontzeko,...posible bada behintzat,..eta normalean posiblea da.

            Eta prozesu guzti honen amaieran jakingu duzu "bidaiaria" izaten hasi zarela eta zure begi aurrean duzun herrialde hori, gizaki anonimo guzti horiek, paisai horiek,...zentzumenik erabili gabe ere ulertzen hasi zarela, sentitzen dituzula...

            Eta sentimendu guzti hauek izaten hasten zarenean, euren presentziaz ohartzen zarenean bidaiak harrapatuko zaitu eta ikasteko, "ulertzeko" eta "sentitzeko" antzietate amaigabezina...

 

 

 

 

 

Add your comment

Your name:
Your email:
Your website:
Subject:
Comment:
  The word for verification. Lowercase letters only with no spaces.
Word verification:

Bilbao Gazte Sarea / Oficina de Información Juvenil: 94 420 44 88