Argazkiak

www.flickr.com
Elementos de Jet Lag BIO Jet Lag BIO

Perfil de Facebook de Jet Lag Bio

Bilbao


Medellín



Berlín



Dakar



San Francisco



Shanghai


Dakar - Multimedia
Afrikako printzesa- Princesa de África PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Dakar - Multimedia
Ane Albizu Landa-k idatzia   
Ostirala, 2008(e)ko DECEMBER(r)en 05-(e)an 00:00etan

Zergaitik da beharrezkoa arraro maitatzea asko maitatzeko?- Albert Camus (absurdoaren filosofo frantziarra)

Ure dakar zeruek... Eta egun euritsu hauetan, etxean goxo-goxo film bat ikustea baino plan motibagarriagorik bururatzen al zaizu? Ba al dago ezer abots xuabe batek ipuina kontatzea bezalakorik? Aurrekoan Kirikou txikia ekarri banizun, hona neure gaurko proposamen zinematografikoa: Princesa de África.

Malagako Jaialdian aurten estreinatutako film- dokumental hau Lunga (sabar instrumentuaren herria) eta Madrilen artean dago grabatuta. Woloferaz, azpitituluekin. Protagonista gehienak griotak dira, Senegalen antzineko tradiziñoak kantutan mantentzen duten talde soziala. Argazki ederrak animazio irudi koloretsuekin nahasten ditu atmosfera atsegina lortuz. Eta Cheikh Bay Fall eta Beberen abots urratuen musikak errematatzen du.

 

 

Peliak bi emakumeen istorioa kontatzen du, biak ala biak dantzariak. Maremek, 14 urtetako gaztea, hainbat senegaldar bezela, Europara joatearekin egiten du amets. Sonia espainiarrak, aldiz, Afrikara joan gura du kontinente baltzaren xarmak erakarrita. Laister konturatuko dira ordea, gauzak ez direla eurek irudikatu zuten moduan: Europako kaleetan be ume pobreak daude eta bertatik bertara Afrikako egoera oso larria da.

Film honi buruzko eritzia emoteko eskatu diot Ana guapa- guapari. Ana, Mbaye gure dantza irakaslearen neskalaguna da eta N´Diakhass Rythm senegaldar dantza- perkusio taldeko dantzaria. Bera Burkina Fason egondakoa da baina Mbaye Bilbon ezagutu du. Beraz, filmarekin identifikatzeko perfila du erabat, ja, ja, baina berak ezetz dio, ez duela Soniak beste ausardiarik, ez dagoela bizitzari horren irekita... Halan da be, bizitzak berak eskeintzen dion jendeaz apurka-apurka ikasteko itxaropena duela diño.

Princesa de Africak poligamiaren kontua agertzen du. Senegalen musulmanak dira eta gizon bakotzeko bizpahiru andra dute (hantxe esaten duten legez " mama, mama, mama et papa") . Hori bai, danei arreta bardina emon behar die.Soniarentzako bezela, gogorra da emakume zuri batentzako bikotea konpartitzea. Anaren ustez, Afrikara urreratzean, entzun egin behar zaio, ikasteko eta a corazón abierto ulertzeko, epaitu eta aldatzen saiatu barik.

Anak asko disfrutatu du Afrikako giroa peliaren trailerran barriro sentitzen. Ea zuri gauza bera gertatzen zaizun:

 

Ure dakar zeruek...eta nik bihotza somatzen dut eguzki eskean...

 

 

Add your comment

Your name:
Your email:
Your website:
Subject:
Comment:
  The word for verification. Lowercase letters only with no spaces.
Word verification:

Bilbao Gazte Sarea / Oficina de Información Juvenil: 94 420 44 88