| Oiakue eta Ainhizeren nahitaezko lurreratzea- El aterrizaje forzoso de Oiakue y Ainhize |
|
|
|
| Dakar - Mapa de pequeñas diferencias |
| Ane Albizu Landa-k idatzia |
| Osteguna, 2008(e)ko OCTOBER(r)en 30-(e)an 00:00etan |
|
Lora guztiak moztu arren ez duzue udabarriarekin amaituko- Che Guevara Eta hona hemen libre diren bi lora eder: Oiakue eta Ainhize. (Aurrean umetxo bat loretxoari begira: ni neu). Pasa den Aste Santuan udabarria itxi eta eskuz esku Senegalera joan ziren ... benetako udaren (beroaren) bila akaso? Morenak eta rubiak Urtxintxa Eskola eta Eragintza Kultur Erakundean hurrenez hurren zuten beharra albo batera itxi eta 2 aste eskas joan ziren Senegal aldera.
Dakarren pasa zuten lehenengo gabaren inpesiñoa ordea, ez zen espero bezalakoa. Nahiko berandu heldu ziren Dakarreko aeroportura geratuta zeuden tipoa, Lamine alegia, zein zen jakin barik. Azkenean euren gida Lamine topatu zuten, eskerrak honek gazteleraz egiten zuela (euskaraz be apur bat txapurreatzen du, antza), bestela...Taxia eskatu eta honexek arezko errepide baztertu batean itxi zituen gure bi heldubarriak ze os*** egiten dugu guk hemen arpegiarekin. Lehenengo gaba hura Laminen etxean pasa behar zuten. Maletak Laminenenean itxi eta berehala, ezetzik emon ezinik, familiako gaztetxuek diskoteka antzeko batera eroan zituzten neka-neka eginda zeudelarik. Diskoteka ez zen Fevera precisamente, frontoi antzeko areto zaharra baizik, zorua arezkoa zuena. Bertan azal zuriko(toubab) bakarrak ziren, jakiña, eta mundu guztia beraiei begira, zelan ez. Porru eginda bueltatu ziren "etxera" baina goxo-goxo lo egingo zutela uste bazuten...ayyyy ezdakitnongo meskita batetik zetozen etengabeko otoitzekin ezin begirik bildu gaba osoan, grrr. Pss, total, 8 ordu autobus besterik ez zuten Casamance euren hurrengo "geltoki"raino... Arrosa eta lilia "Senegal profunda"n egondako egunetako kronika hurrengo post baten. |








Lora sorta K2n