Argazkiak

www.flickr.com
Elementos de Jet Lag BIO Jet Lag BIO

Perfil de Facebook de Jet Lag Bio

Bilbao


Medellín



Berlín



Dakar



San Francisco



Shanghai


Dakar - Contactos
"Harresian zulo" seneuskal musika taldea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Dakar - Contactos
Ane Albizu Landa-k idatzia   
Astelehena, 2008(e)ko SEPTEMBER(r)en 29-(e)an 19:36etan

Sorginen leizean neska bat dantzari- Exkixu 

Zapatuan gure piratek Bilboko kaleak itxi eta itsasadarra erremontatu dute Algortako Portu Zaharrera arribatzeko. Herri honetako San Nikolas plazan UKTest elkartekoek antolatuta Txalaparta Festa ospatu da. Eta hara non topatu dute Oker eta Bizargorrik Harresian zulo taldearen kontzertua!

Pasa den astean ipini nizun senegaldar dantza eta musikaren bideoa burutik kendu ezinik zabiltza, ezta neska-mutil? Ba, talde gazteiztar honen kideek senegaldar kultura eta euskalduna guztiz bateragarriak direla erakutsi digute. Halan, senegaldar eta euskal instrumentu tradizionalak uztartzen dituzte euren doinuetan. Harritzekoa da benetan zein ondo konpontzen diren txalaparta (egurra ala metalean), alboka, djembé eta bongoak bateratzeko.

Harresian zuloko partaideetako bat, Pascal, senegaldarra da. Anekdota modun kontatu digu Didier Awadi superhiphoperoarekin egin zuela konfirmaziñoa (ostras! 2 kristau musulmanen emporioan). 2001ean heldu zen ona eta hasieran bere taldea bazuen be, duela 5 bat urte Unai eta konpainiarekin lotu zen reclame street banda bat eratzeko asmotan. Ordutik euren furgoan dabiltza kontzertuak han- hemenka emoten.

Eta adibidez, zapatu ilunabarreko kontzertuan, Urtzik, soinu- teknikari fenomeno, audioarekin izan dituzten arazoak di-da konpondu ondoren, maila galanta erakutsi dute lasai hasi eta poliki-poliki giroa berotuz. Ganera, euskal dantzariak be aritu dira boskote honen erritmora. Normalean, Aishak, Burkina Fasoko neska bat, be egiten du dantza. Beitu hurrengo emanaldia amaierarte eta sorginen leizean neska bat dantzari ikusiko duzu...

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

 

 

Add your comment

Your name:
Your email:
Your website:
Subject:
Comment:
  The word for verification. Lowercase letters only with no spaces.
Word verification:

Bilbao Gazte Sarea / Oficina de Información Juvenil: 94 420 44 88