| Kalao, Sombrerería 10 |
|
|
|
| Dakar - Itinerarios |
| Ane Albizu Landa-k idatzia |
| Osteguna, 2008(e)ko AUGUST(r)en 14-(e)an 15:37etan |
|
Ispiluak arpegia ikusteko erabiltzen dira; artea, barriz, arima ikusteko- George Bernard Shaw Benetako piratek ohi bezela, Oker eta Bizargorrik, portu bakotxeko neska bana eukitzeaz gain, lehorreratu zirenetik poteoan ibiltzen dira ia egunero bilbotar ohitura gustora kopiatuz. Gaur Alde Zaharrean italiar turista pinpirin batzuen atzetik zebiltzela, zer eta galeria bitxi bat topatu dute Sombrerería kaleko 10.ean. Txunditurik geratu dira hara sartu eta Dakarren ikusitako kolore biziak artelan horietan islaturik ikusita.
Kalao Jesus Aedok 2005ean zabaldu zuen galeria estu eta xarmangarria da, penintsulako iparraldean toki espezializatu bakarra. Bertan, Afrika Mendebaldeko margo, tapiz, irudi eta katamalo tradizionalak daude ikusgai (eta, halaxe gura izanez gero, salgai) eta urtean birritan arte garaikide esposaketak antolatzen ditu, eginkizun gaitza eta garestia izan arren. Plaza Barrian zaudela, zurito eta zurito bitartean, atzeko kalean dagoen galeria honetara sartzera gonbidatzen zaitut, hemen Botxoan eguzkia urteten ez denetan artelan hauen gorri eta okreetan ikus dezazun! |








