| Musa eta Hady |
|
|
|
| Dakar - Mapa de pequeñas diferencias |
| Ane Albizu Landa-k idatzia |
| Asteartea, 2008(e)ko JULY(r)en 29-(e)an 12:48etan |
|
Bidaiatzen ez duenak ez du gizakiaren balioa ezagutuko- Afrikar esaera zaharra Oraingo honetan gazte, bi itsasgizon barri gehitu dira gure legorik ospetsuenen, Oker eta Bizargorriren, tripulaziora. Nirekin argazkian agertzen diren morrozko pareaz ari natzaizu, aurkeztuko dizut?
Ezkerrekoak Musa du izena. Kamararen aurrean serio-serio badago be, tipo alaia iruditzen zait, beti komentario atsegina egiteko prest. Eta beti irribarrea agoan izanda, inork ez luke esango jada 31 urte dituenik, ezta? Orain dela 10 bat urte heldu zen Bilbora eta ordutik saltzaile ibiltari moduan egiten du lan. Gernikako lagun baten bidez ezagutu nuen senegaldar hau. Eta, uffa, Musa benetan maiteminduta dago Gernikarekin, oso ondo konpontzen da bertako biztanleekin eta badiridi koadrilla eta guzti duela. Eskumakoa barriz Hady deitzen da. Musa ezbezela, Hadyk 23 urte izan arren, askoz nagusiago emoten du horrelako gorputza ikusita! 4 urte darama hirian eta oso gustura dabil Etorkinekin baten kolektibo hontako pertsonentzako klaseak emoten. Dena dela, Dakar bere hiriaz aritzen den bakotzean halako diztira bat pizten zaio begietan eta, erdaraz berba egiteko duen erreztasunarekin, harrotasun eta aldi berean umiltasunez azaltzen ditu hango bizitza eta ohiturak. Hurrengo postetan hauek biak kontatzen dizkidaten gauzen barri emongo dizuet, konforme? |








