| Shangaien trenez erosten / de compras por Shangai |
|
|
|
| Shanghai - Itinerarios |
| Ekaitz Begoña Godino-k idatzia |
| Ostirala, 2008(e)ko JULY(r)en 25-(e)an 18:05etan |
|
Iepa Iep!!! Furgoneta edo motor bategaz Shangaietik zelan ibili kontatu baino lehen, aurkitu dogu bertatik bueltaka ibiltzeko beste modu bat!!! Hiri gehienak daukatez, gaur egun, lurrazpiko tren bat, hirietako gune garrantsitsuenetik pasatu egiten dana, baina Shangaik badeko beste berezitasun bat alde honetan ere. Bai metroa du, baina honetaz aparte, badauka lurrazpiko tren bat, dendaz-denda joaten dana!!! Ez dago beste trenegaz konektaturik, ezta beste geltokiegaz ere, baina denda konplexu guztitatik ibili ahal zara tren honetan, eta esaten da shangaien dauden zentru komertzialak, hiri edo auzo txikitxoak modukoak direzela... Trena, pisus pisu ere joaten da, Macalline eraikuntza berrian, adibidez, sei pisu desberdinetatik ibili ahal zara trenetik jeitsi barik!! Red Star Macalline deko izena tren honek, esan bezala, dendetatik bakarrik doana, hasiera batean pentsatuta altzariak eta beronen ekoizleak esagutzeko, baina askenean denda gehienetara hurbiltzen dena. Denda horrek Macalline deitzen dan eraikuntza erraldoi batetan aurkitzen dira, eta trena eraikuntza barrutik doa, dendaz denda. Erosteko dauden zentruak, arkitektura aldetik dira famatuak eta esagunak, baina hainbeste egonda, beharrezkoa dute bitxikeriak aurkeztea ahalik eta bezero gehiago erakartzeko, (batez ere altzariak direla eta, diru asko mugitzen baidute bertan), eta Macalline zentruak izan duen ideia hau, primeran etorri jako. Dena dela, 11€ balio dau tren honetan bidaia egitea, eta Txinatar aberatzentzat batez ere egokiturik dago, etxeak, altzari europarrez bete nahi dituztenontzat. Baina bertatik pasatuta, ni-neuk seguruenik, bueltatxo bat emongo neban tren honetan... Txinatarrek diote, gizonezkoak dendetara erakartzeko balio izango duela tren honek, baina hori, hurrengoko urteetan, gero eta zentru gehiagotatik ikusten denean trena, esan beharko da. Bitartean badakizue, dendazaleak bazarie eta dendaz denda jutea gustetan bajatsue, shangaien ere modu honetan denbora pasetako ( eta dirua gastetako ) aukera izango dozue. Nere lagun batek esaten dauan moduan: "shangai herri txiki bat da merkatu txiki bategaz, baina aldi berean, munduko herri eta merkatu danak batzen dauz bere barne" Hemen trenaren argazki bat:
|








