| Zergatik Medellin? |
|
|
|
| Medellin - Mapa de pequeñas diferencias |
| Elena Unamuno Rementeria-k idatzia |
| Igandea, 2008(e)ko JUNE(r)en 22-(e)an 14:54etan |
|
Hiria, hiriburua, mendia, ibaia, industrialdea, metroa, unibertsitatea, aireportua. Ez nabil hitzak ausaz idazten, ezta ere Bilbori buruz idazten hala dirudien arren, Medellin hiriaz ari naiz, Kolonbiako Antioquiako Medellin hiriburuaz.
Eta zergatik Medellin? Medellin hiria Bilbo hiriarekin senidetuta dago 1998tik. Urruti dauden bi hiriburu bezala ikusi arren, antzekotasun asko dituzten hiriak dira biak. Berdintasun horiek eguneroko bizitzan ikus ditzazkegu bi nazionalitateok elkarbizitzen ari baikara eta horregatik aukeratu dugu Medellin, zuek ere, Bilborekin senidetuta dagoen hiri honi buruz gehiago jakin dezazuen. Askotan, hainbat kilometrok banandu arren, antzekotasun handiagoa egoten da kilometro gutxi batzuen barruan dagoena baino. Bilbo eta Medellin hiriak ikusiko ditugu, bertako ohiturak, gazteak eta nahi dugun guztia hauek Bilbokoekin alderatuz. |







